Aurkezpena

  
        
         
         Proiektuak VI irakasgaian Ulian sakondatuako 3 etxebizitzen proiektuaren aurkezpena:

        Arkitektura okupatzaileen bizitzaren espresioa zela esaten zuen Mies-ek. Holan da, eta ondorioz, Uliako mendi magalean sortuko den bizimodua bere erabiltzaileen behar basikoei erantzungo die. Bizimodu askea eta osasuntsua sortaraziko da, eta baliabide propioak bultzatzea du helburu hiri menpekotasuna murrizteko. Naturan integrazioa bilatuko da, gizakiak duen joera primitiboa askatzeko eta bakoitzaren kreatibitatea lantzeko. Hau da, barrurantz begiratzen duen bizimodu lasaia da.

       Uliako magaleko maldak aukera bikaina eskaintzen zuen hiriarekin loturak apurtzeko, eta lehen pausua hiri-mendi konexio xumea lortzea zen. Horretarako etxebizitzei azaleko sarrerarik ez ematea aukeratu zen, sarrera barne igogailu baten bidez egiten baita mendi barnetik sortarazten dena etxe barruraino. Igogailua ibilgailuen errepidearekin kontaktuan dagoelarik. 

Lekuak duen sentsazioak sortarazteko ahalmena bideratuta, bistak bilatuko dira maldaren arabera. Etxebizitzen barneko programa konfigurazioa honen arabera emango da, gehienbat, lurzorutik ateratzen diren bolumen nagusienetan, bertan zirkulazioak bideratuta beirate handietara zabaltzen baitira. Bolumen izkutatuak, ordea, beirateak ahalbidetzeko terraza txikitxoak ezarri dira, estalkiarekin bat naturan integratzeko borondatearekin. Esan daiteke, gorputz hau erabat murgilduta dagoela Uliako izaerarekin. 

      Gizakiaren minimotara bideratutako programa, kanpoaldean ere azaleratuko da. Horretarako, teknika berdina jarraituz, bolumen sinple erregularrak erabiliko dira, erdiko espazio komun batera zabalduko direnak. Espazio amankomuna, etxebizitzek besarkatzen duten espazioa hain zuzen ere, plataformen bitartez ebatzi da. Hauek, Uliako maldaren sestra kurben norabideak jarraituz gauzatu dira, ahalik eta inpaktu bisual gutxien lortzeko. Gainera, espazio guztia moldatzea saihestu da, orubearen naturaltasunari arnasten uzteko.

   Bestalde, materialei begira, adreiluaren zintzotasuna mantentzea erabaki da, nahiz eta bere baitan material konplexua izan daitekeen arren, bere itxura soila aprobetxatzea pentsatu da.
              



      


No hay comentarios:

Con la tecnología de Blogger.