TB Zaldibia IV [Ematea]


Atlas honen ideia, herriko espazio desberdinetatik jasotzen ditugun sentsazioetatik dator.

                    Hutsuneen gaia da ildoa. Hasiera batean, Zaldibia aztertzeko orduan eskala txiki batean murgildu gara, hutsune geografikoan hain zuzen ere. Honela, erliebearen eragina irudikatu nahi izan da, herria mendi magalean eta ibai inguruan sortzen den plataforma baten bidez.

                   Beste alde batetik, eskala handiago batean sakontzen hasita, espazio esanguratsuenak aztertu dira, hauen arteko erlazioak nola ematen diren ere analizatuz. Hori horrela, hiru espazio hauetako bi banaka analizatzera jo da. Izan ere, hirugarrengoa Biloreren kokagunea izanik gune utopikotzat jotzen baita. Helburua, espazio bakoitzaren puntu gatazkatsuenak lokalizatzea izan da, hutsune bakoitzaren kalitatea hobetzeko asmoarekin.  
           

 
           Horren izaera desberdineko bi plazen azterketa honekin lortu nahi izan dena, herriaren aktibitatearen biziraupena izan da. Horrela, denbora laburrera begira, herriak izan ahal ditzakeen bide posibleak mahai gainean jarri dira, herritarren hausnarketarako. Bilore eremua. ordea, gune utopiko bat izanik, honek aldaketarik izanez gero denbora luzera izango litzateke. Horrela, maketaren "hutsunearen" bitartez aldaketa posible guztiak adierazi nahi izan dira, herritarren nahiak jakiteko asmoarekin. Gainera, aipatutako hutsuneen arteko erlazioetan ibilbide bat sortzen da eta antzokiaren plaza, Bilore eta herriko plaza nagusiaren artean gertatzen da. Beraz, etorkizunera begira, plaza honek izan dezakeen garrantzia azpimarratu nahi izan da.

            Hemen eskuragarri aipatutako analisiak:

 
Antzoki plaza


Plaza nagusia

No hay comentarios:

Con la tecnología de Blogger.