Albi I [Hasiera]

             Albi hiriaren xarma adreilu gorriaren presentzia dela esan daiteke; izan ere, Tarn ibaia inguratzen duen hiriari atmosfera desberdinak sortarazten dizkio egunaren ordu desberdinetan, argiaren eraginez. Baina, adreiluari garrantzia ematen dion monumentua Sainte-Cécile (1282) katedrala da, izugarrizko eskalarekin merkatu plazan kokatzen den adreiluzko eraikina.

            Bertan espazio publikoaren berdefinizioa egin behar dugu. Proiektuak gaur egun ematen diren merkatu, jaiak... planteatuko dtu, bakoitzari dagokion erabilera/funtzioak jarraituz. Beraz, erabilera programaren abiapuntua:
- Erakusketa aretoa: 250-500m2
- Konferentzia gela 100 ikusleentzat: 100m2 
Hausnarketari hasiera emateko helburu minimo batzuk ezarri ziren:

  1. -Plaza izaera mantendu
  2. Natura integrazioa
  3. Katedrala arnastu eta monumentaltasuna mantendu
  4. Merkatua babestu

              Beraz, plaza izaera mantendu nahian, arintasuna lortzearen erronka zegoen, eta hau materialaren bidez lortu izan da: oihalezko estalpea, egurrarezko entramatu baten bidez lagunduta. Hemen ere, natura integrazioa dugu (egurra); baina, hortaz gain, forma organikoa hartuko duten enbor modukoak ezarriko dira plazan zehar lurrarekin eta bertako zuhaitzekin kontaktua hartu arte.

            Oinezkoekin batera plazan garraioak garrantzia hartzen du, espazioa bitan zatituz; ondorioz, eraikinaren parte izatea proiektatu da, oinezkoekin batera. Errepidea pabilioiaren barnetik igarotzen da hain zuzen ere.
               Bestalde, katedralak gaur egun duen garrantzia mantendu nahian (plazaren isolatzeko helburua) eta baita antzinako "sorpresa" berreskuratzeko, eremu itxiak eta irekiak proposatu dira pabiloian. Hau da, pabilioiaren barnealdetik kanpoaldera igarotzean sorpresa sortaraziko da; bestalde, bi bolumenek lurrean bat egiten duten gunean gaur egun katedralak hartzen duen irudia agertuko da.
Sainte-Cécile

Read more at: http://es.france.fr/es/descubre/albi
Sainte-Cécile

Read more at: http://es.france.fr/es/descubre/albi
Sainte-Cécile

Read more at: http://es.france.fr/es/descubrea
Sainte-Cécile

Read more at: http://es.france.fr/es/descubre/albi
Sainte-Cécile

Read more at: http://es.france.fr/es/descubre/albi


No hay comentarios:

Con la tecnología de Blogger.