Albi V [Hausnarketa]


       Albiko eremuan proiektatzeko aukera anitz daude, klasean aurkeztutako maketetan dugu aztergai. [Irudia] 

 
       Hasieratik nire abiapuntua plazaren jarraitasuna bermatzea zen, jada existitzen diren bide nagusiak mantenduz, bai garraiokoa, bai oinezkoena. Honetarako argi neukan egitura arin bat izango zela, estaldurakin edo estaldurarik gabe. Hortaz gain, naturaren barneratzea ere beste helburuetako bat zen; eta ondorioz, lurzoruarekin erlazio zuzenak zituzten elementu isolatuak sortu zitzaizkidan. Baina, elementu hauek organikotasun kutsu handia zeukaten eta hori zuzendu nahian triangeluatze sisteman oinarritu nintzen, Frei Otto eredu izanda.

         Argi neukan, oinarria enborrak iradokitzen zituzten elementuak izango zirela, eta hortik abiatuta kokapenetan barneratzen hasi nintzen. Zenbait proba ostean, katedralaren harresi naturalaren izaera lortu nuen. Gainera, lau elementu desberdin hauen arteko erlazioak ibilibide anitzak izateko aukera eskeini zidan, eta hori potentziatzen saiatzen hasi nintzen.

      Maketa lantzeko garaian, egia esanda, ez naiz aditua. Eta ondorioz, nire erronka hori zen. Hortaz, ariketa honetan hau garatzeko aukera izan dut. Ikusi bezala, harresi eta pabiloiaren izaera adierazten da; baina, lortu nahi zen arintasun sentsazioa ez da atzematen, eraikin barnean ematen baita. 

No hay comentarios:

Con la tecnología de Blogger.