TB Zaldibia [Atlasa]
Hitz gakoak: informazio multzoa, bateraezintasun posibleak, esanahi berriak, irakurketa irekia, espontaneoa, detaileak, konfrontazioak
"Leer lo nunca
escrito
" “bello como el encuentro fortuito en
una mesa de disección de una máquina
de coser y un paraguas”(Lautréamont)
Kant, “por relaciones que la razón no entiende”.
El proceso permite el reposicionamiento
de imágenes o la introducción parcial
de nuevos elementos, para establecer
nuevas relaciones, un proceso abierto e
infinito que crea una cartografía personal
posibilitando constantes relecturas.( Aby Warburg )
Foucault propone la idea de heterotopía,
la “disposición de las cosas
en sitios tan diferentes que no se
encuentra un lugar común”
Velazquez-en Las Meninas obra Atlasaren oinarrizko ideiaren adierazle dela esan daiteke, erlazio gurutzatuak ematen dira koadroaren barne-kanpoaren artean. Marko muga gainditzen da, irakurlea inplikatuz. Atlasak hori bilatzen du, informazio pilaketa, konkordantzia helburu izanik. Hala ere, erlazio horiek modu kontziente edo ez kontziente batean sor daitezke irakurlearen barrenean, erlazio izkutuak sortzen dira, mugagabeak direnak. Honela, nahi izan gabe ideia ikaragarriak sor daitezke, beste modu batean lortzea ezinezkoa litzatekeenak.
Gainera, gatazka dialektikoa daukagu aztergai; izan ere, Einsteinen hitzetan muntai mota desberdinak daude eta hauen arteko erlazioetan edertasunaren ideia aurki daiteke. Atlasa etengabeko aurkikuntzen menpe dago eta esanahi gainjarriak lantzen ditu; beste era batean esanda, ez da bi irudien arteko konparaketa lortu nahi, baizik eta bien arteko konexio galduak aurkituz errealitate berria sortzea.
Jada, historiatik finkatuta egon da artearen eta errealitatearen muga (Diderot y D’alembert, Entziklopedia), markoa deritzogun elementu fisiko horrekin hain zuzen ere. Hala ere, XX. mendean markoaren ideiaren desagerpena eman da, errealitate muga apurtuz eta aurrerapausoa suposatuz. Hau ATLASAREN OINARRIA lirateke. Katalogoaren ideiaren kontra dijoa, ordenazio sistematikoa.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=WwVMni3b2Zo
No hay comentarios: